Nire barnean sortu den neurrigabeko zuloa
egarria besterik ez dena
...hobi amaigabea
oxigenoarekin konformatzen ez den antsia-ontzia
egon ezina sortzen duena
larritasunez betetzen, asetzen saiatzen naiz
baina al baina alkoholpean ere aritzen da,
...nire munstro zitala
urraduratik nire arimaren eskean dabil
ta ematea besterik ez dut orain
Infinitua
bete nahian
Definitutako nire infinitu finituak
hitzak aldatzen ditu eztarrian
...eta orri zurietan
jaurtitzen ditu lapurtu dizkidan tinta lakuak
nire huts goren pertsonala