.

Amets baten bezala Lyrics

Berriro ere bueltaka nabil
nire paranoia
sakon batean murgilduta
nor ote naizen, nondik natorren
eta nora noa
zentzu gabeko itaunketan
Igaro dira nire bizitzan
une goxoenak
eta ia ez naiz konturatu
gaur aitzaki bat, bihar beste bat
irudimen falta
egongo al gara inoiz biok batera?

Batera
amets baten bezala
musika ixil ixilean
fereka bortitz baten
maitale bizien dantza
amets baten bezala
dardara suaz izoztua
heriotza zai dago
egon behar izango da
amets baten bezala!
Denbora gero ta bizkorrago
ihesi ari da
egongo al gara inoiz biok batera?

Batera
amets baten bezala
musika ixil ixilean
fereka bortitz baten
maitale bizien dantza
amets baten bezala
dardara suaz izoztua
heriotza zai dago
egon behar izango da
amets baten bezala!
Eskerrak ez, dudala sentitzen
bestela garraxi egingo nuke
zure izena!
gaua, etorri nigana
ta zure besoetan eraman
amets baten bezala

Amets baten bezala
musika ixil ixilean
fereka bortitz baten
maitale bizien dantza
amets baten bezala
dardara suaz izoztua
heriotza zai dago
egon behar izango da
amets baten bezala!
Report lyrics