.

Bizitza Igaro Lyrics

Lehiotik egunsentia eta ni jaioberria
Negar, dardara eta hotzikara
Masailan isladatua ikara
Segundu, minutu eta orduak pasatu dira
Eta jada nago jendez inguratuta
Emakume horrek bularra hurbildu dit
Eta nik xurgatuz geratu naiz

Ixilikeguerdian familia ezagutu
Harremanak besteekin sortu
Kalean lagunak, bikotea lortu
Giza eredu batean bihurtu

Arratsaldea helduta, lau metro karratu artean
Denbora joaten da ene zalantzen erdian
Elkarbizitza aspaldian geratu zen atzean
Ilunabarrerako naiz pertsona bakartia
Bizitza igaro... bizitza igaro...
(Eta ez itxaron gehiegi)

Dagoeneko gaua guztiz nagusitu da
Eta nire goputzan nabari da oinazea
Nekez baina azkenean nire izarra agertu da
Eta iluntasunean biok galduko gara
Agur t´erdi benetan gelditzen zaretenoi
Karpe diem eta beraz eutsi goiari
Bizi eta gozatu hau luzerako ez da
Eta izarren artean ikusiko gara

Bizitza igaro... bizitza igaro...
(Eta ez itxaron gehiegi)

Bizitza igaro...
Report lyrics