.

Badira Lyrics

Badira inoiz ezagutuko ez ditugun begiak,
Ibiltzeke geratuko diren bideak.
Esnatzeke diren goizak, ametsaraziko nauten irriak,
Oraindik ere geroan direnak, urrun.
Badira zapaldu gabe urtuko diren elurrak,
Esan gabe geratuko diren gezurrak.
Inoiz ulertuko ez diren ezinezko amodioen zenbat kanta,
Atzetik pasatuko zaizkigun aukerak.

Eta ez dira zure irria bezain
Argiak. Ez dira izango inoiz
Eta ez dira, zure begiak diren
Egia, eta ez dira izango.
Badira izarretan idatzita dauden mezuak,
Euripean amaitzen ez diren agurrak.
Goiza helduko denean, ezkutatuko zaizkigun ametsak,
Guretzat idatzi izan ez diren lerroak.

Eta ez dira zure irria bezain
Argiak. Ez dira izango inoiz
eta ez dira, zure begiak diren
Egia, eta ez dira izango.
Report lyrics