Arratsaldero bezala,
txabolan txapaturik nago,
baina arratsalde hau
beste guztietatikan ezberdina da,eta
arrazoia zuek zarete:
zuen presentzia, zuen goxotasuna;
zuen begirada
xamur eta distiratsuak;
zuen alaitasuna.
Zuekin konpartitutako uneek,
barnea erabat goxatu didate;
nahiz orain hemen bakarrikan egon
nerekin bazinate bezala da.
Zu gaur hor utzi beharrak,
Erabat nahigabetutzen nau,
Barrendik suntitzen nau.
Zu gaur basarkatu nahian
Barroteek mugatzen gaituzte,
Itotzen gaituzte.
Zure begirada,
Zure xamurtasuna,
Zure begirada,
Ta aske sentitu nahian,
Nahigabetutzen nau.
Zurekin konpartitutako uneak
Barnea erabat gogortu arazi dit
Nahiz orain hemen bakarrikan egon
Nirekin bazina bezala da.
txabolan txapaturik nago,
baina arratsalde hau
beste guztietatikan ezberdina da,eta
arrazoia zuek zarete:
zuen presentzia, zuen goxotasuna;
zuen begirada
xamur eta distiratsuak;
zuen alaitasuna.
Zuekin konpartitutako uneek,
barnea erabat goxatu didate;
nahiz orain hemen bakarrikan egon
nerekin bazinate bezala da.
Zu gaur hor utzi beharrak,
Erabat nahigabetutzen nau,
Barrendik suntitzen nau.
Zu gaur basarkatu nahian
Barroteek mugatzen gaituzte,
Itotzen gaituzte.
Zure begirada,
Zure xamurtasuna,
Zure begirada,
Ta aske sentitu nahian,
Nahigabetutzen nau.
Zurekin konpartitutako uneak
Barnea erabat gogortu arazi dit
Nahiz orain hemen bakarrikan egon
Nirekin bazina bezala da.