.

Dallas-Euskadi 1963 Lyrics

"KENNEDY GURE LAGUNA ZEN
ANAI BAT BEZALA.
ASKATASUNAREN KENNEDY
ZERGATIK ZAUDE HILDA?"
EZ NAIZ OROITZEN ZEIN URTETAN
KENNEDYREN KLANA
JADA PREST ZEGOEN
B-52, MARINE ETA BESTEEN
LAGUNTZAZ EUSKADI ASKATZEAR ZEN.

MOSKUTARREK ORDEA, EZ ZUTEN MAITE
KENNEDYREN BARRE ZORAGARRIA,
DUTXAN KANTATZEN "GORA TA GORA"
"AURRESKU" DANTZA ETA "XISTERA".

HORREGATIK ZUTEN
GOIZ TRISTE BATEZ
MILAKA BALAZOZ BETIRAKO KEN.
ETA EUSKAL HERRIAN JENDE GUZTIAK
ISILPEAN ZUTEN TRISTE KANTATZEN:

KENNEDY GURE LAGUNA ZEN
LAGUN AMERIKARRA
ANAI BAT BEZALA.
LAGUN AMERIKARRA
ASKATASUNAREN KENNEDY
LAGUN AMERIKARRA
ZERGATIK ZAUDE HILDA?
LAGUN AMERIKARRA

BRONX ETA HARLEM,
NOR DA OROITZEN
KENNEDY FOR PRESIDENT
HORI NOR ZEN?
HAREN HAZIA ORAINDIK ERE
KRAK ETA HEROINAZ DUTE GOSALTZEN.
EGURTUTA HILTZEN LOS ANGELESEN.
GORPUAK LAOS ETA VIETNAMEN.
COREA, GRANADA ETA PANAMAN.
GORPUAK BERRIRO GAIXO IRAKEN.

"OILASKOAK TEGIRA ITZULTZEN DIRA"
OLIVER STONE BERANDU IBILI ZEN,
AZKENEKO BAHIA DE COCHINOS
CNN-K ZUZENEAN BOTA BAIZUEN
ETA HILOTZ BATEZ BADAKIELAKO.
SEKRETUAK BETI ONDO GORDETZEN.

ERLAK AHIZPEKIN KANTATZEN GENUEN,
BAINA KENNEDY HILAK HOBETO ZEUDEN
SALBATZAILERIK GABE GELDITU GARA,
AGUR DEZAGUN LAGUN AMERIKARRA:
ERNESTO GUEVARA "CHE"
GURE LAGUNA DA!
MALCOLM X
GURE LAGUNA DA!
ANGELA DAVIS.
GURE LAGUNA DA!
EMILIANO ZAPATA
GURE LAGUNA DA!
AUGUSTO SANDINO.
GURE LAGUNA DA!
CARLOS FONSECA
GURE LAGUNA DA!
TUPAC AMARU
GURE LAGUNA DA!
TATANKA YOTANKA
GURE LAGUNA DA!
SIMÓN BOLÍVAR
GURE LAGUNA DA!
JOSÉ MARTÍ.
GURE LAGUNA DA!

LAGUN AMERIKARRA!
LAGUN AMERIKARRA!
Report lyrics