Eguzkia ezkutatzera doanez izarrei kantatuko diet
Alaitu eta disdira egin dezaten
eta horrela itsasargiak bezala gida gaitzaten,
Itsasertzerantz gida gaitzaten, penarik ez den lekura,
Kondairek esaten dutenez jaiotzea oraindik duina den lekura
Amak bezala estal nazaten eskatuko det, gure larrua zeharkatu
Eta arima zimeltzen digun hotzetik babes gaitzatela,
Eta begiak itxi nahi ditut, esna amets egin nahirik,
Itxaropena badela amets egin
eta itxaropen horrekin beldurra uxatzen dudala
Nire mundua tristea ez dela amets egin, hatzekin zoriona ukitu
Eguzkia ezkutatzera doanez, ilargiari galdetuko diot
Gure jainko txikia non dagoen,
zergatik begiratzen digun ikaragaitz,
Zergatik ez dituen olatuak baretzen, erraldoi baten indarrez
Txalupa zabuka baitabil eta gu isiltasunari garrasika
Zergatik isurtzen dituzten
malkoak hodeiek nire masaiak bustitzen
Malko horiek nire aurpegia bustitzen dute, nireekin elkartuta

Itxaropena badela amets egin eta
itxaropen horrekin beldurra uxatzen dudala

Bizitzarengandik bereizten gaituen
itsasoak errealitatea itzultzen digu,
Patu markatuaren errealitatea,
heldurik dudan soka bezain patu hauskorra.
Zugan pentsatzen dut, sekula nigan pentsatu ote duzun