Ni bizi naiz baserrian
animalien erdian,
bertsotan kontatuko dizuet
mundu guztiak dakian
nola nagoen mendian
bizidunen hilobian.
Jeikitzen naiz egunero
oilarra jo eta gero,
lanetik eta lanera beti,
nola liteke hain lelo
kalera alde egin edo
sartuko naiz gerrilero.
Lanez banago asea
ordaina ez da luzea.
Mendi goietan egonagatik
hauxe da nire leizea,
emaidazu guraizea
urra dezadan haizea.
kalera noa ihesi
neure gurdi eta guzi,
enaiz loturaz
hain ere ongi ibiliko lendabizi
baina eninteke bizi
baserrian bezain gaizki.
Agur baserriko mendi,
hil arteko urkamendi.
Hiltzeko bada ere, zugana
berriro itzul banendi
mundua ez dabil ongi
edo nauzu ero haundi.
animalien erdian,
bertsotan kontatuko dizuet
mundu guztiak dakian
nola nagoen mendian
bizidunen hilobian.
Jeikitzen naiz egunero
oilarra jo eta gero,
lanetik eta lanera beti,
nola liteke hain lelo
kalera alde egin edo
sartuko naiz gerrilero.
Lanez banago asea
ordaina ez da luzea.
Mendi goietan egonagatik
hauxe da nire leizea,
emaidazu guraizea
urra dezadan haizea.
kalera noa ihesi
neure gurdi eta guzi,
enaiz loturaz
hain ere ongi ibiliko lendabizi
baina eninteke bizi
baserrian bezain gaizki.
Agur baserriko mendi,
hil arteko urkamendi.
Hiltzeko bada ere, zugana
berriro itzul banendi
mundua ez dabil ongi
edo nauzu ero haundi.