Amodio ezti eta garbi batez
neure bihotza da zinez berotua
baina zorigaitzez ari naiz,
ari naiz negarrez
zu ez zarelako izanen enia
Eni erran zautan maite ninduela
nik ere sinetsi enetako zela
baina airatu da, airatu da
beste batekilan
eta nik gelditu bakarrik herrian
Aitama gaixoak supazter xokoan
nekatuak dira ta otoitzez ari
gure etxaldea errekara, errekarakoan
beharko ginuen bizirik atxiki
Baina joan zira beste batekilan
hiri ederrean egonen zarete
ni kanpaina zolan, zolan
ta kabalekilan
biziko naiz ilun, uzkur eta herabe.
Ez dakit zer egin ta nola kontsola
arrunt hoztua dut barneko odola
ez bainuen uste joanen,
joanen zinela
ni engainaturik etsai bat bezala...
neure bihotza da zinez berotua
baina zorigaitzez ari naiz,
ari naiz negarrez
zu ez zarelako izanen enia
Eni erran zautan maite ninduela
nik ere sinetsi enetako zela
baina airatu da, airatu da
beste batekilan
eta nik gelditu bakarrik herrian
Aitama gaixoak supazter xokoan
nekatuak dira ta otoitzez ari
gure etxaldea errekara, errekarakoan
beharko ginuen bizirik atxiki
Baina joan zira beste batekilan
hiri ederrean egonen zarete
ni kanpaina zolan, zolan
ta kabalekilan
biziko naiz ilun, uzkur eta herabe.
Ez dakit zer egin ta nola kontsola
arrunt hoztua dut barneko odola
ez bainuen uste joanen,
joanen zinela
ni engainaturik etsai bat bezala...