Beste gau bat erori zaigu gainera, eta hauxe da
destinuak guretzat gordea zuena; eta ezidazu
esan zu eta ni idatzita gaudela eta hemendik
aurrera dena itxoiten dela. Zure nahiak bihotzean
habi abandonatuak direla eta ikusi beharrekoak
aspaldi ikusita daudela. Ez, ez da horrela.
Erabakiak hartu behar, bizitza horixe omen da
eta, eta duda, duda lagun bezala erabili ez
oztopo bat bezala. Hobe omen da ez eginaz baino
gaizki egindakoaz damutzea, atzekoari so eginez
ikasi nola egin aurrera. Konturatu momentu hau
jada pasatu dela, momentuka xumeki-xumeki
bizitza aurrera doala. Guzia eta ezerren artean
ia alderik ez dela eta eszeptizismoa hiltzen
hasteko era bat dela.