.

Mon Amour Lyrics

Norantzarik gabeko errepidean,
ahaztu nahian, hordituz malenkonian;
nikotina bezain pozointsua zara
dama krudel asegaitza.
Ez gaitzazu honela abandonatu
jeloskorrak garela kontutan hartu.
Oso sutsu zabiltzala badakigu
baina arren, dei ezazu !

Esnatzean, gauaren bakardadean;
lokartzean, ametsen hatzaparretan.
Maitasuna eguneroko bizitzan
hondoratu zaigu ala ?
Sosik ez dago
antzerkiak betetzeko
ez eta Laboa entzuteko
baina prest gaude
ilusioz bizitzeko ...
etorkizunean sinisteko.
Kalez kale, zure ferekan eskale;
bi maitale, erortzea hemen gaude.
Segika zuk gorputzean utzitako
letaginen arrastoak.
Report lyrics
Hain Hurrun (1996)
Ilargipeko aitorpenak Ez diren gauzak Besoetan hartu Esaidazu Hiri gris honetatik Ihes Ez haiz ezer Bart, amets egin nuen Mon Amour Hain hurrun Zu nigan eta ni zugan