Segunduak metatzen dira,
aurpegiak izozten dira.
Errauts hotzen gainean jartzen naiz,
nire buruari zergatik galdetuz.
Zerua erretzen da, Zerua desagertzen da.
Inoiz itzaltzen ez den suaren azpitik nabil.
Arnasa astunagoa bilakatzen da,
oroitzapenak ezkutatzen dira.
Non dago eguzkia ?
Behin betiko irentsitako amets baten kutsua du.
Nire izpiritua bizi luzapen baten truke saldu dut.
Hiltzeko nire begiak baizik ez ditut.
Gupidarik gabeko kimerak eta ilunpeak nahasten dituen lanbro batean nabil, axolagabe.