Bakarrik sentitzen ari naizela dizudanean
egunak zurekin soberan betzetzen ditut
eta harrotzen garen uneetan ez ba zaitut ulertzen
seguitu horrela, niregaitik ez zaitez moztu
Amorruak jaten hasten nauenean
eta une horretan zaude nirekin
kontuz ibili, inoiz ez dakit noiz gelditu
Olatu bat naiz dena ukitu bainan inon gelditzen ez dakiena
azken hondartza aurkitzeko irrikitan nago, bertan gelditu
eta lasai hil ahal izateko
beti kostaldean dabilen itxas-txori bat besterik ez naiz
urrutiratzen jakin ez baina ikastekotan dagoena
Zeu zara aurkitu nahi dudan kabia ez bait dut
zure aldetik nabari dudan maitasuna inorengan aurkitzen
Arrotzek nahi dutena esan dezakete
bainan haiek ez gaituzte salbatuko
eta amaiera iristen zaigunean ez ba gaude elkarrekin
piztu begiak, honek ez bait gaitu ilunduko