Platanerrak lerroz lerro
gerizpean gaudela,
iparrak arintzen du
paisaia postalezkoa,
ardo beltzak laztandu nau
bere karezi goxoaz,
mundu zahar hau, bat-batean
edertu izan balitz, zure ondoan,
Esan bezala, gu itzalean,
ni ezaxolaren plantan,
jakina da den guztia
ez dela konprenitzen ahal,
alabaina nonbait beharko
elkarmin honen gakoa,
egia ba da izen denak
baduela bere balio zenbakia,
Zein, zein duzu
zeure Zenbaki hori,
zeure izenaren parekoa?
Zure balio zenbaki horrek
hain nau zordun bilakatzen,
lotzen nau eta beldur naiz
"infinitu" ez den izanen,
baldin bada infinitua,
zeren morroi bihurtuko nauen,
neure balioa lehen zen "bat"
orain "erabat" ez ote den, zure ondoan.
Zein, zein duzu...
gerizpean gaudela,
iparrak arintzen du
paisaia postalezkoa,
ardo beltzak laztandu nau
bere karezi goxoaz,
mundu zahar hau, bat-batean
edertu izan balitz, zure ondoan,
Esan bezala, gu itzalean,
ni ezaxolaren plantan,
jakina da den guztia
ez dela konprenitzen ahal,
alabaina nonbait beharko
elkarmin honen gakoa,
egia ba da izen denak
baduela bere balio zenbakia,
Zein, zein duzu
zeure Zenbaki hori,
zeure izenaren parekoa?
Zure balio zenbaki horrek
hain nau zordun bilakatzen,
lotzen nau eta beldur naiz
"infinitu" ez den izanen,
baldin bada infinitua,
zeren morroi bihurtuko nauen,
neure balioa lehen zen "bat"
orain "erabat" ez ote den, zure ondoan.
Zein, zein duzu...