.

Ehiztari beltza Lyrics

Ehiztari amorratua zen abadea.
Meza ematen ari zen egunean
deabrua agertu zitzaion erbi itxuran.
abadea mexa bertan behera utziz
erbiaren atzetik joan zen
txakurrak harturik
Bere jainkoak zigortu zuen
mendirik mendi dabil orain
goseak amorraturik
erbiaren atzetik
Inork ez du oraindik ikusi
inork ez daki nondik datozen
txistu eta zaunka tristeak
baso ilunetan gordeak
etsipenez beteak
laguntzen ditu haizeak

Ez dagaurdaino itzuli
ez da sekula itzuliko
bere amaigabeko ehizalditik
Report lyrics