.

Herria eta Hizkuntza Lyrics

Iragan egun batez, ostatu batean
bi lagun ari ziren ez ta ba betean;
biak ziren euskaldun zintzoak ustean,
hala ere ezin adi elgarren artean;
entzuten egona naiz omore tristean.
Ez dut osorik hartu baten parabola,
erderaz mintza baitzen, berak jakin nola:
gure herri maiteaz zuela axola,
hau, bere gain baharra, bertzen men dagola,
"Gora euskal-herria", frantsesez ziola.

Bertzea oldartu zen euskera garbian:
"Gure hizkuntza ez da galduko agian!
Hori dugu berexik guk Euskal-herrian,
Gainerakotan gaude bertzen negurrian;
frantses eginak gira joan den aspaldian!"

Bi gizon horietan, zugaitz onekoa
batek ondoan zuen, bertzeak ostoa;
gauza arrado hori ez dut gustokoa,
mendian bizi arren, dut ikustekoa
gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.
Bat herria goratzen arrotz baten gisa,
arrotz nahiak berriz herriaren hitza;
gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,
lano pean bezala galduak gabiltza,
ez daizke bi nagusi batean zerbiltza!

Elgarri direlakotz bi gizon jazarri,
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
erakatxi hahi dut nik puskak elgarri,
gure hizkuntza eta gure Euskal-herria.
Konparatzen baitut izaite bateri.
Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik berextean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.

Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi
bertzek euskera maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe daizkela bizi.
Report lyrics
Lau-bost (1980)
Kantuz Liluraren kontra Nahiz eta heriotza Xoxo beltza Izarren hautsa Besterik ezagutu ez eta Komunikazio-inkomunikazio (Lekeitio) Ama Dialektikaren laudorioan (Lekeitio 3) Oi Pello Pello Langile baten galderak liburu baten aurrean Herria eta hizkuntza Haizea dator ifarraldetik Xoxo beltza Orreaga (Lekeitio 6) Martxa baten lehen notak