.

Gordintasunaren otordu luzea Lyrics

Zernua larrutzen ari gera gure azkazal kamutsekin. Eguzkiloreetatik odol tantak biltzen mingain puntarekin. Zein gordinik sumatzen dudan haragiaren hezurdura. Zein gordinik sumatzen dudan haragiaren hezurdura. Galdutakoa ez da sekula bueltatuko. Haurrak ginen basoan galdu. Noizbait bueltatu ote?

Galdutakoa ez da inoiz bueltatuko. Bizirik dagoena ez da inoiz sendatuko, bizitzak ez baigatu bizitzen eta desioak ez gaitu desio. Galdutakoa ez da inoiz bueltatuko. Barne-suaren bila abiatzen garen aldiro kostaldeko lanbroan desagertzen gera. Galdutakoa ez da inoiz bueltatuko.
Eskuz esku bidaitzen doaz otoitzak ta gorrotoak. Garaipenak eta ezintasunak. Eskuz esku amodioaren ezpain zeharkatuak. Odolaren mina ta erotismoa. Eskuz esku giltzak, eskuz esku labainak arimaren bitartez haragiaren bila. Bata besteari lotuak.
Bizirik dirauenak ez beza ahaztu norberaren bakartasuna. Bitartean, ederra bezain mingotsa da bizitza; lagunok, jakin tristura ez dela gauzarik tristeena, lagunok, egin mesed, izenik ez ahaztu; sasoi epelenetan era behar zaituztet, ilargiaren ertz zorrotzak sekulan ez baitira kamusten.
Report lyrics
Animalia lotsatuen putzua (2011)
Oroimenik gabeko filma Ez zaitut somatu iristen Oinazearen intimitatea Gordintasunaren otordu luzea Laztan isilen deiadarra Ezereza mugak