Norberak badu bere haría korapilo honetan. Honela eraikitzen dugu isiltasunaren hiria. Elkargune honetan ikasi genuen gizjaleak izaten, irrifarra galdu Gabe. Gauez sarea josten soto ezkutuenetan. Hezetasun mutuak gatza ereiten du gure aho idorretan. Etzaitut sumatu iristen. Zoaz isilean. Dagoeneko baztertu baitut burutik etorkizunaren zama iraunkorra. Korapilo honetan norberak badu bere haria. Korapilo honetan norberak badu bere haria. Gauak ezin amesgaiztoak irentsi eta haragiak ez gaitu elikatuko. Bi haur, ezerezari begira, trituak ferekatzen, muxukatzen satorrak, euren hezurretan zubiak asmatzen. Animalia lotsatuen putzuan. Zeruertzaren hortzak, beldurraren ezpain zorrotzak. Isiltasunean. Isil-isilik galdezka. Korapilo honetan norberak badu bere haria. Korapilo honetan norberak badu bere haria.
Ez du Aurrera egiten gau ortopedikoak. Oihartzunak ta irudiak metatzen doaz. Emeki baino ziur, negua ate azpitik sartuko da. Saihestezinaren dotorezia eta irmotasunaz. Ta lo egin behar duzu. Lo egin behar duzu zure oinetan esnatu arte. Beste izaki bat makurka dabil. Beste izaki bat makurka dabil; zure izatearen barnean. Zilar ile-ordea jantzi ta aldatu dut nire hizkera. Etsai dut ordea ispilua. Itsasoaren zurrumurrua entzun nahi, bederen interfonoan. Tematia da gibeleraino desiratu ez den isiltasuna. Ta lo egin behar duzu. Lo egin behar duzu begiak, zure begiak satorrak dira. Ta satorren begiak, gidariak.
Beste izaki bat makurka dabil zure izatearen barnean, ta lo egin behar duzu. Zure oinetan esnatu arte. esnatu arte. dena dirudi hil ostekoa. Sekula ez gera gugan bilakatuko. Sekula ez gera gugan bilakatuko. Sekula ez gera bilakatuko.