.

Torturaren artea Lyrics

Lurrean luze etzanda
Hondarrean dut mingaina
Kolore gorriz beteta
Daukat bizkar gaina
Ta gainera arrastaka naramate!
Dena beltza bihurtu da
Min handia sentitzean

Belarriak falta zaizkit
Baina badut entzumena
Txaloak jasotzen ditu
Hiltzailea izan denak
Eta orain heroi gisa daukate!
Altzairu bat bizkarrean
Bihotz taupada erdibitua

Buelta danean begiak
Buelta danean itsuak
Kaleko hipokritaren
Rola betetzen dutenak
Eta gero ezer ez zaie inporta!
Urte askotan prestatua
Gizakiaren esklabua
Gure gorpuak torturatuta
Ikustearren ordaintzen dute!
Report lyrics