.

Bolanjera Lyrics

Guti gostarik bildurik, sosak baditu okinak:
baditu, aitortu daizkit, ez du lotsarik kokinak.

- Diru hoik nundik ditutzu, anderetan xarmantena?
- Meraren moltsa joritik, usu heldu baita hunat.
Soldado ergelak ere jin dira labe huntara
bainan gerlariak baino nahiago dut jaun mera.

Jaunxkilek ele pollitez nahi ninduten xoratu;
ele pollitek ez dautet bihotza nehoiz hunkitu.

Fraile bat ere jin zautan lili buketa eskuan,
bainan lorez asetzeko ez nintzan sortu munduan.
- Ni, anderea, ez nuzu ez jaun mera ez soldado,
ez jauntto ez eta fraile, bainan xoilki okin bero.

- Erran duzu "okin bero": zer diozu hitz horrekin?
- Anderea, jitez nuzu jende amorosen okin...

- Ez dut nehoiz egun arte hitz bitxi hori entzuna;
nola ofizio hortan daramazu zure lana?
- Lagun har banindezazu, artoski orra nezake
zure labore maitea, segur kontent baitzintazke.

Gauaz ere hor nindaike beti zure zerbitzuko,
labe haga esku-pean behar orduz labatzeko.

- Zuk bederen badakizu ozarki adi-arazten
ene bertute flakotik zer duzun igurikatzen.

Halere nahiago dut ene betiko jaun mera,
ixil-ixila baitaki nola ni diruz ohora.
Report lyrics