.

Arantzazura Lyrics

Arantzazura egin dut promes
edo gau edo egunez,
edo gau edo egunez eta
oinutsetan ta dolorez.
Izar eder bat ateratzen du
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Juan goizean.

Haren argitan ni joan nintzan
Arantzazura ustean,
Ama Birjina ta haren Semea
topa nituen bidean.

- Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa,
nere esan bat egizu,
nere esan bat egizu eta
nerea izanen zera zu.

- Ermitatxo bat egin behar dugu
deritzola Arantzazu,
hiru latatxo, lau bost teilatxo
asko izanen al ditu?
- Ama onaren semerik askok
han izanen du ostatu,
han izanen du ostatu eta
urre kaliza goratu.

Ama Birjina Arantzazukoak
urregorriz koroa,
urregorriz koroa eta
zilar zuriz lepoa,
zilar zuriz lepoa eta
zedar-indiaz beloa.

Zazpi dontzeilak josten diote
Birjina Amari beloa,
dontzeilak ere ederrak baino
beloa ederragoa.
Birjina Amaren magal santutik
iturri eder bat dihoa,
Jesus, ai ura dultze eta presko
Amaren magalekoa!

Egunean behin han ura edanda
uso zuria dihoa,
ai, hura ezta uso zuria,
Aingeru guardakoa!

Jende guztia miran zegoan
usoa nora zihoan,
hego zuriak han busti eta
Parabisura dihoa..
Report lyrics