.

Irauten Lyrics

Hiri ezezaguneko karriketan zabiltza
adiskidantza itsuen aintzira lehortuak
direla dagoeneko erraiten.
Hiri ezezagunetan ez dela beti giltza
harrapatzen gauetako hasperen agortuak
berriz berma arazteko erraiten.
Euriaren kolpeak
hegaztegietan
arrotzaren moldeak
zure begietan
atzoko hiri urdinaz egiten duzu amets
nolatan ziren higatu lantzerraren mendeak
basoko ardo mikatzei eskatzen.
Solasen hari meharrak arroztean jendeak
zein leizetan galduko zaren amodioz amets
duzu oroitzapenari eskatzen.
Euriaren kolpeak
hegaztegietan
arrotzaren moldeak
zure begietan
ihardokitzen ikasten dukezu azkenean
hiri ezezaguneko karriketan ibiltzen
hitzak ahantzi artean irauten.
Goizak direla etortzen usterik ez denean
mintzoaren hotsa doa argizagitan hiltzen
desertuak kantatzeko irauten.
Euriaren kolpeak
arrotzaren moldeak
zure begietan.
Report lyrics