Beraz eder, ez zara etorri deikunera
Nahiz otoiz egin nik.
Hits ordea ez nago, zuretzako gehiago
Ez dut maitasunik.
Iruditzen zitzaidan zeudela zure baietan
Ase denak atzo.
Gaur gero neska gazte, eskua dut emazte,
Eutsiko zait zintzo.
Andere bihotz aizun, damutuko ez zaizun ni utziz,
Nork daki?
Bai orduan alferrik, ez dizuket eskerrik,
Eskua dut aski.
Andere begi urdin, zu joanik ere berdin,
Bai pozik naizela!
Nerau neronen jabe, besteen beharrik gabe,
Jainko bat bezala.