.

Mantis Atea Lyrics

Begiak, haginak,
ahoa eta besoa.
Irribarre ustela.
Nik nazka, zuk gosea.
Zure beroak itotzen nau,
zure begiek diote hau:
"Gaur buztana jango didazu,
ikusiko duzu, laztana"

Beitxu, politte,
buztana jango dizut, bai
baina lehenago, astiro
bizirik zatituko zaitut.

Lotuta, nire esanetara.
Jango zaitut, bai.
Nigana ekarri zintuen buztana
lehenbizi moztuko dudana.

Moztu, zabaldu...
eta negar egin.
Entzun nire barrea
eta zure beldurra.
Ikusten dut zure odola,
baina ez zure beroa
maitatu, sufritu
gorrotatu, sentitu
jakin, ikusi
ikutu eta sinetsi
zure barruan zegoen guztia
orain nire gelan
apal baten gainean.

Erraiak, gordeta pote batean.
Bihotza, nire ohe gainean.
Begiak, eskuak,
mingaina eta odola.
Moztu, zabaldu,
besoa eta buztana.
Moztu, zabaldu,
eta negar egin, egin.
Laztana.
Begiak, haginak
ahoa eta besoa.
Lehengo zure goseak
ireki du atea.

Niregana etorri zara,
eman dizut nahi zenuena.
Jan dizut buztana, laztana,
ez zaizu gustatu, ala?

...zuk nahi izan duzu hola.
Ekarri buztana hona.
Report lyrics