.

Amets Gorria Lyrics

Pasatako dena pasa da,
eta inori zaio axola.
Pasatako dena pasa da
eta hemen ez da ezer pasa.
Oroimenari hesiak jarriz,
kapitalismoa besarkatuz.
Hila zakurra, amorruak dirau.
Esku batean garaipena zekarten
eta eskumako ahurra zabalik.

Pasatako dena pasa da,
eta hemen ez da ezer pasa.

Dena, demokrazia baten alde,
arraza bereko erregearen alde,
txakur txiki batzuen truke.
Zuen borroka guztia,
hildako guztiak,
azkenik etsaien eskutik jateko.

Jan, edan eta lo.
Belarra jan, ardoa edan
eta ondo lo egin...!!
Amets gorria, hilotzez beteta.
Amets gorria, hilotzen taupada.

Ahazteko eskatu ziguten, eta ahaztu genuen.
Iruzur egin ziguten.
Frankista guztiak jada demokrata zirela
ustearazi ziguten.

Jan, edan eta lo...
Belarra jan, ardoa edan
eta ondo lo egin....
Gogoratzen al zarete inoiz nola
Bartzelonako azken ranblan,
aitaren eskua indarrez estutuz,
zuek betilun, leher eginda...
Baina niri beti irribarrez.
Trintxeran gutunek igorlerik ez.
Erberstera idazten zizuen neskatoa naiz ni.
Belarriak gorrituta,
etxera heltzea besterik ez nuen nahi,
ostera zuri idazteko.
Martutenen ahaztu zenuen janzkia
gordeta dut oraindik,
hilobi duin baten itxaropenarekin batera.

Amets gorria, hilotzez beteta.
Amets gorria, hilotzen taupada.
Report lyrics