.

Saihetsi Lyrics

Korrika eta oinez egiten dut
Gelditu eta berriz jarraitu
Bihotz taupaden pausuek markatzen
Erakusten didaten bidea.
Korrika eta oinez egiten dut
Saltatu eta berriz saihestu
Bidean dagoen alanbrada odolezko
Malkoz markaturik.

Ebakitako loreek nire bideko hautsa eztaltzen
Dute, nirea..., Zurea..., geurea.
Ebakitako loreek bideko hautsa eztaltzen dute,
Nire bidea, zurea, geurea.
Kazikeei arantzak erakusten ausartu ziren loreak
Jainkoaren argi bila dabiltzan ekilore burumakurrak
Zimelduta utziko duen neguaren zain
Momentua iristean burumakur bizitzeak pena
Merezi izan ote zuen galdetuko dute agian...
Eguzkiaren...zain itzuli eta itzuli.

Eta zuen bizitza osoa negu ilun handi bat izan bazen?
...Hey!! Bat izan bazen.
Alanbrada artean jaio gineok, beraietan nahasten
Ikasi genuen, agian gure loreak galduz
baina arantzak erakutsiz.

Eta zuen bizitza osoa negu ilun handi bat izan bazen?
...Hey!! Bat izan bazen.
Agian gure loreak galduz
baina arantzak erakutsiz.
Report lyrics
Fjord (2004)
Zirrara Borreroaren justizia Azahar usaineko lurrean Saihetsi Don't give you away Zikin Sentitu izan dut Pekatuak ezabatzen Sinistu The need to tell...