.

GAZTETATIK Lyrics

Elkarren alboan hasi ginen korrikan
bizitzako lehen pausuak egi bihurtuz
egunero zigorturik gela ilunean
hurrengo maltzurkeria pentsatu nahiean
Futbolean jolasten ez ginen onenak
baina kaleko ohituretan, erregeak
pertsona ezezagunak jipoika baztertzen
laguna ez zen guztia beti izorratzen
Ignorantziak astinduriko urte haietan
bikain ikasi genuen gizartea probokatzen

Jende guztia geneukan gure aurka
gu haiek zirikatzen gure modura
guztien aldean munduko onenak ginen
kaletan bakarrik errege sentitzen

Ignorantziak astinduriko urte haietan
bikain ikasi genuen gizartea probokatzen
Probokazioa...
izaera errebeldea...
gizartearen aurka!!!
Report lyrics