.

90 Minutu Lyrics

Nola bueltatzen diren batzutan
Galduak nituen zirrarak.
Kartoizko kutxa zahar batean
Agertzen den iragana.
Klase partikularretan goizak,
Igerilekuko arratsaldeak,
Parkeko bankuan gauerdiak,
Amaitzen ez ziren udak.

Txanpon batekin mila partida extra,
Azken pantaila pasatzeko beste aukera,
Aurikular laranjetan soinu-banda,
Garai bateko bizitzeko era.
Aurkitu ditut niretzat gabatzen zenituen
Laurogeita hamar minututako zure zintak
Usaindu ditut berriro urte haietako udak
Laurogeita ta hamar minututako zure zintak

Kotxez hustu egiten ziren auzoak,
Erdibana azken zigarroak.
Dirurik gabeko asteburuak,
Markarik gabeko zapatilak.
Tabernako telebista berrian
Koloretan Espainiako mundiala.
Walkman batean sar daiteken poza
Zinta bat dena denean.

Aurkitu ditut niretzat gabatzen zenituen
Laurogeita hamar minututako zure zintak
Usaindu ditut berriro urte haietako udak
Laurogeita ta hamar minututako zure zintak
Report lyrics