.

Oroitzak Lyrics

Tristea da bizitza
eta latza berean
jada hamaika urte
elkarrengandik
urrun gaudela
eta hurruntasun hori da
sarritan neure barruan
bakardade triste, ilun hori
sortarazten didana

Behin amets bat izan nuen
ta aske ikusi zintudan
han ez zegoen ez mugarik
ezta ere hormarik
banatzen gintuenik.
Milaka bihotz apurtu
milaka gau izarrik pe
eta urtaroak orduak bezala
igarotzen dira
gaztetasuna galduta
bihotza goibelduta
bakardade triste
ilun horretan murgilduta.
Behin amets bat izan nuen
ta aske ikusi zintudan
han ez zegoen ez mugarik
ezta ere hormarik
banatzen gintuenik.
Report lyrics
Alaitz eta Maider (1998)
Txanpon baten truke Amets bat Bota bexamela Txuria lan beltzetan Oroitzak Atxutxale Xurdin Ez da errexa Carpe diem Bolada Háblame en cristiano Miñi Zunbeltz Iugi Ispilu aurrean