.

Oroimenik gabeko filma Lyrics

Nik ez dut araztasuna espero, horrexegatik urtu behar zaitut eguzkiaren contra. Nik ez dut gorentasuna espero, horregatik arrastatu beharrean nago nere irrifarra. Eta lurra usuaitu, irentsi, jan, musukatu xixare esklerotikoak. Esperantza espero Gabe. Gizakiak erraiak trukatzen, eskaintzen. Esku bilakatzen diren beluseko s**u leun, goxo, biziak bezala, eromenaren aukerarako gai eta libre. Eskatu, exijitu, uko egin. Arnastu, arnasarazi. Hori bai espero dut.
Barne-muina indartzeko elika gaitzala bideak, ze zikoizkeria naiz, amorrua naiz, beldurra naiz. Mesfidantza, estomakak lehertzen dituen mendeetako giza-kontzientzi urratua. Bizkarreko iltzeak ez dira hegalak; munduko bazter orotan entzuten dira mailukadak.
Ozeanoaren erdian aurpegia ta erraiak garbitu. Berrasmatuko dut. Belauniko, zutik, etzan. Maitasuna berrasmatuko dut. Eraman nazazu, eraman nazazu. Ez gera, ez bai gera. Ez gera, ez bai gera kotoizko panpin hitagu bustiak, azkazaletatik amalurrari itxekiak, ahozkatzeak beldurtzen duen hitzaren hezurdura bezala, birikien atean zeharkatua hitzaren hezurdura bezala. Biriken atean zaharkatua. Zerbait gehiago. Gehiago.
Report lyrics
Animalia lotsatuen putzua (2011)
Oroimenik gabeko filma Ez zaitut somatu iristen Oinazearen intimitatea Gordintasunaren otordu luzea Laztan isilen deiadarra Ezereza mugak