.

Ezin ahaztu Lyrics

Gogoratzen al duzu, biak bat ginenean
Munduari begira, bizitzari barreka.
Gauzak aldatu ziren, galdetzen badizute...
Ezagutzen zenuena betirako galdu zen.
Ezin ditut ahaztu, ta ahaztu nahi ditut
Bidai motzen arteko sei orduko borrokak.
Inork ez zidan eman behar nuen eskua.
Inork ez zuen ulertzen nik esaten nuena.

Esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik, etorri zinen nere bila.
Oroimenean daukat, minaren zaporea.
Oraindik ere bertan, sentitzen dudanean.
Eskuak odoletan, malkoak begietan.
Zigorraren atea ireki zenuenean.

INDARRA FALTA ZAIT AMETS EGITEKO
EGIARI LEPOTIK HARTZEKO.
GAINONTZEKO DENA NAHIAGO DUT GORDE.
NIRE BIHOTZA HAUTSI BAINO LEHEN.
Orain galdurik nago, guda baten erdian.
Ezin dut irabazi, ni naizen bitartean.
Beste bide bat ere, aukeratu dezaket.
Koldar bat izatea, besoak askatu gabe.

Esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik, etorri zinen nere bila.
Report lyrics